XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Telesforo Monzon jauntxo izateko sortua zen jatorriz eta jabegoz, baina bere bizitza eta bere jardun publikoa urrezko patu horretatik gero eta urruntze handiago bat izan zen.

Zuzenbide-ikasketak egin zituen Madrilen, eta beharbada han hasi zen, sorlekutik urrun, beste euskaldun askori gertatu moduan, bergarartasuna maila zabalago batean sentitzen, Euskal Herria identifikazio osoko gunetzat hartzen.

Han ekin zion behintzat euskal aditzean sakontzeari.

Karrera amaiturik, Tolosa ondoko Urkizu mendi-auzora jo zuen, etxean eta karrikan jasotakoa eta ikasle-gelan buruz ikasitakoa trinko praktikatzeko.

Handik hurbil eraikiko zen urte gutxiren buruan Lizardiri eskainitako monumentua, poetari dagokionez Dama-Iturri izeneko errekaren inguruetan.

Jakina da poetak Mutitegi aldera jotzen zuela maiz, han hartzen zuela arnas poemagintzarako; itxura denez tertulia ederrik egiten zuten Urkizun Lizardik eta Monzonek ez ezik, Tolosan eta inguruan bizi ziren beste zenbait idazlek eta politikarik ere: Doroteo Ziaurritz, Tolosako alkatea izango zena, Antonio M.ª Labayen, Aitzol, Emeterio Arrese, Orixe bera...

Beti eduki zuen begiramen berezi bat euskal kazetaritzagana